Ikusmina sortu du Jo ta Sua realzale taldekoen erakusketak

Barren.eus 2024ko urt. 1a, 21:06

Hiru egunetan bakarrik zabalik egon den arren, jende ugari igaro da Jo ta Sua peñakoek 25 urte bete dituztela ospatzeko antolatu duten erakusketatik.

Abenduaren 26tik 29ra egon zen ikusgai erakusketa Kultur Etxean eta bisita ugari jaso izan zituztela azaldu dute Jo ta Sua taldekoek. "Jende asko pasa da erakusketatik. Peñakoez gainera, herritar mordoa sartu da erakusketa ikustera hiru egunetan, eta kanpotik ere etorri dira bisitariak. Harrituta eta pozik gaude izan duen erantzunarekin". Uste dute Reala "modan" dagoen taldea izateak ere izan duela eragina. "Momentu gozoa bizi du Realak, denbora darama joko ikusgarria egiten, eta Championsen kanporaketak jokatzeko sailkatu da. Zortea eduki dugu gure urteurrenak eta erakusketak Realaren sasoi on onekin bat egin duelako. Bolara txarragoak ezagututakoak baikara. Gogoan dut bigarren Mailan jokatu genuenean han ginela harmailetan, Anoetak inoiz izan duen sarrerarik txarrenean, taldea animatzen", azaldu dute Jo ta Suako bi kidek. 1998tik aurten arteko argazkiekin batera, 25 urteotan Realak izan dituen kamiseta desberdinak ere jarri zituzten zintzilik Kultur Etxeko hormetan, horietako asko sinatutako kamisetak. Taldetik eskerrak eman dizkiete kamisetak laga dizkieten lagun guztiei: Iban Quintana, Markel Bergara, Egoitz Gurrutxaga, Hasier Goikoetxea, Imanol Agirretxe, Peio Isasti, Kurutz Castrillejo, Hector Garrido, Unai Sanz, Mikel Arzamendi, Peru Agirreazaldegi eta Iñigo Susperregi. Era berean eskerrak eman dizkiote Udalari erakusketa antolatzeko eman dieten laguntzagatik, eta bereziki Kultura Saileko Blanca Salegiri eta Arantza Beristain eskertu nahi dituzte, eta baita Jokin Martinezi ere. "Mila esker erakusketara gerturatu zareten guztioi, peñistei eta agintariei". 

Ikus BIDEOAN

2023 12 28 jotasua erakusketa 25urte reala BARREN 1

2023 12 28 jotasua erakusketa 25urte reala BARREN 2

2023 12 28 jotasua erakusketa 25urte reala BARREN kamisetak

2023 12 28 jotasua erakusketa 25urte reala BARREN az

2023 12 28 jotasua erakusketa 25urte reala BARREN 3

2023 12 28 jotasua erakusketa 25urte reala BARREN j

2023 12 28 jotasua erakusketa 25urte reala BARREN inaugurazioa

2023 12 28 jotasua erakusketa 25urte reala BARREN itxiera