Jo ta Sua peñaren 25 urteko historia jasoko dute erakusketa batean

Barren.eus 2023ko abe. 22a, 15:40

Realak 40 bat kirol-lagunarte ofizial ditu eta horietako bat da Jo ta Sua. Elgoibarko Realzaleek sortu zuten 1998. urtean, eta aurten 25 urte bete dituztela ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte.

Hasteko, erakusketa bat antolatu dute, Elgoibartarrak eta Reala, 1998-2023 izenburupean. Kultur Etxeko erakusketa gelan zabalduko dute erakusketa, eta abenduaren 26tik 29ra bitartean bisitatu ahal izango da, 18:30etik 20:00etara bitartean.

Urtarrilerako, berriz, mahai-inguru bat egingo dutela aurreratu dute, eta mahaikideak azken 25 urteotan Realean jokatu duten jokalari elgoibartarrak izango direla zehaztu dute.

2023 12 22 jotasua reala erakusketa elgoibar