Bariku arratsaldean iritsiko dira errege magoak Elgoibarrera eta Mendarora

Barren.eus 2024ko urt. 4a, 14:30

Urtarrilaren 5ean, barikuan, egingo dira errege desfileak Elgoibarren eta Mendaron.

Elgoibarrera Santa Klara aldetik iritsiko dira 18:00etan, zaldiz. Kalegoen plazan egingo diete harrera herritarrek, eta Jesus haurtxoa gurtzera joango dira gero. Ondoren herriko kaleak zeharkatuko dituzte, eta umeen gutunak jasoko dituzte udaletxe azpian. Iaz egin zuten Elgoibarko Katekesiak antolatutako azken kabalgata. Antolakuntzan erreleboa egon da aurten, 35 urteren ondoren, eta iragarri dute berrikuntzak izango direla, baina ez dute gehiagorik aurreratu.

Mendarora ere 18:00ak aldera iritsiko dira, Lizarpetik behera, zaldiz. Arno Guraso Elkartetik eta Udaletik Billale aurrean zain egoteko eskatu diete herritarrei. Ondoren, kalez kale ibiliko dira hiru erregeak, eta Azpilgoetako elizan amaituko dute ibilbidea. Han egingo diete ongietorri ofiziala herriko umeek.

2024 01 04 errege magoak mendaro 2023 BARREN