Errege Magoek hurrengo urtera arte agurtu dituzte haurrak

Barren.eus 2024ko urt. 6a, 12:24

Gau luzea bezain berezia izan da bart gauekoa hainbat umerentzat, eta baita Errege Magoentzat ere. "Etxeko-lanak" eginda, lasai joan dira.

Errege Magoek gaur, Errege Egunean, Azpilgoetan eta San Bartolome parrokian egin dituzten elizkizunetan agurtu dituzte umeak eta eliztarrak datorren urtera arte.

Atzo, euriak baldintzatu zituen Errege Magoen Desfileak. Azpilgoetako elizan batu ziren Mendaron eta euritan egin zuten arren, ohiko ibilbideari eutsi zioten Elgoibarren.

2024 01 06 erregemagoak mezetan elgoibar JR cabrera 1