Danel Garaizabal elgoibartarra eta Enaitz Iraolagoitia mendaroarra dira selekzioarekin arituko diren txirrindulari gazteak, biak dira kadeteak.
Selekzioko arduradunek hiru teknifikazio saio antolatu zituzten gaztetxoek ziklo-krosean dituzten trebetasunak neurtzeko, eta handik aukeratu dute hamar neska-mutilez osatutako taldea. Zapatuan Medina de Pomar herrian lehiatuko dira eta Villarcayon domekan.