Israel egiten ari den genozidioa salatu eta palestinarrei elkartasuna agertu diete Elgoibarren

Barren 2025ko urr. 4a, 21:00

Palestinarekiko elkartasun oihuak gero eta ozenagoak dira munduaren luze-zabalean. Palestinar erresistentzia aurrera! Israel desegin lelopean 50.000 lagunetik gora bildu dira gaur Iruñean, eta atzo, barikua, dozenaka lagun bildu ziren Elgoibarko Kalegoen plazan asmo berarekin, Israelen genozidioa salatzeko.

Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatu eta palestinarrei elkartasuna agertu zieten atzo iluntzean Kalegoen plazara batu ziren dozenaka eta dozenaka lagunek. 'Palestina askatu. SOS' leloko pankarta zabaldu zuten, bai eta ikurriñak eta Palestinako banderak ere. Israelek eragindako milaka hildako gogoan, performancea ere egin zuten, zazpi lagunek, lurrean etzanda, eta izara zurietan batuta, hilotz palestinarrak bailiran. 

'Gure haurark ere badira'

Palestinaren kontrako genozidioak ez du etenik, eta hango haur eta nerabeei elkartasuna agertzeko eta genozidioa amaitzeko exijitzeko Gure haurrak ere badira ekimenarekin bat egin du Mendaro Ikastolak. Eskolatik dei egin zioten hezkuntza komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familei lau ostegunetan egingo dituzten elkarretaratzeetan parte hatzera. Eguenean egin zuten bigarrena, eta urriaren 9an eta 16an elkartzekoak dira berriro, 16:30ean.