Abiadura mugak aldatu dituzte A-8 autobidean, Elgoibar eta Mendaro artean

Barren 2025ko ira. 11a, 10:38

Elgoibarko ordainsaritik irtetean Donostiarantz dagoen lehen radarra.

Elgoibar eta Mendaro artean A-8 autobidean dauden radarretako abiadura mugak jaitsi dituzte.

Orduko 120 kilometroko muga zen orain arte, eta 100era jaitsi dituzte tarte honetan dauden bi radarretan, Donostiako noranzkoan bata (Elgoibarko ordainsaritik irten eta berehala dagoena) eta Bilborakoan bestea (Mendaro parean).

Beste radar bat ere badago Mendaro parean, Donostiako norazkoan, baina 120 kilometroko mugarekin jarraitzen du horrek. (EAEko radarren mapa)

A-8 eta beste autobide batzuetako abiadura-mugak trafikoko araudi orokorrak ezartzen ditu, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) eskumena dira, eta gehienez 120 km/h-ko abiadura ezartzen du automobilentzat eta motozikletentzat, nahiz eta abiadura hori unean-unean alda daitekeen seinaleen bidez.