Udako Argazki Lehiaketa

Argazki lehiaketako sarituek jaso dituzte sariak

Barren 2024ko urr. 2a, 19:10

Galizian eta Araban ateratako argazkiek irabazi dute Barrenek antolatutako Udako Argazkien estreinako lehiaketa. 

Joserra Cabrerarentzat izan da sari nagusia, epaimahaiaren saria. Ongarri Argazkilari Taldeko eta gure erredakzioko kide banak osatu dute epamaimahai teknikoa eta Cabrerak O Groven (Galizia) ateratako argazkia apartatu dute jasotako argazki guztien artetik. Cabrerak bi lagunentzako otordu bat irabazi du Gabi jatetxean.
Herritarrek ere izan dute, baina, lehiaketarako aurkeztu diren argazki guztien artean gustukuenari botoa emateko aukera, eta Publikoaren sari hori Maider Rejasentzat izan da. Landako urtegian ateratako argazki batengatik jaso du saria Rejasek: Errigorako produktu sorta. Guztira, 880 boto eman dituzte herritarrek, eta 87 boto jaso ditu Rejasen argazkiak.

Guztira, 55 herritarrek hartu dute parte lehiaketan, eta 150 argazki inguru bidali dituzte (bakoitzak bost bidal zitzakeen gehienez). Barrenetik eskerrik asko, modu batean edo bestean, lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.