Elkarretaratzeak gaur egingo dituzte, 19:00etan, udaletxeen aurrean. Eltze jotzeak izango direnez, herritarrei dei egin diete "etxetik lapikoak eta zarata ateratzen duten tresnak eramateko".
Mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte gizarte eragileak eta, oro har, euskal gizartea, Palestinari elkartasuna adierazteko eta "justiziaren eta bakearen alde" egiten jarraitzeko. "Gazako azpiegitura guztiak sistematikoki suntsitu ondoren, Israelek jarraitzen du palestinar herritarrak sarraskitzen eta, gainera, gosez eta egarriz hiltzen, erortzear dauden ospitaleei erasotzen eta genozidio hau munduari transmititzen dioten komunikabideetako ehunka langile hiltzen", adierazi du Gernika-Palestina herri ekimenak. Hori dela eta, Israel eta Benjamin Netanyahu hainbat ekintza egitera "behartzeko unea" dela diote: "Berehalako su-etena aldarrikatzera ez ezik, negozioaren bideari ekitera, Gazatik erretiratzera, premiazko laguntza humanitarioa ez oztopatzera eta desnutrizioaren aurka borrokatzera, eta gutxieneko bizi baldintza duinak ziurtatzeko azpiegiturak berreraikitzera".