Mendaroko txokolate fabrikara bisita antolatu du Altzolako Auzo Elkarteak

Barren 2025eko uztailaren 14a

Altzolako Auzo Elkarteak Mendaroko Txokolatea lantegira bisita antolatu du uztailaren 19rako.

Kakao errota martxan ikusi eta antzinako artisau denda bisitatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. 12:00etan egingo dute bisita. Inteeeran parte hartzeko interesa dutenek, honako telefono zenbakira dei egin dezakete: 635 753 447. 

Lehen Guda Karlistaren ostean (1833-1940), Euskal Herrira ailegatu zen Bernard Saint-Gerons general frantziarra. Errezilgo emakume batekin ezkondu eta Mendarora etorri ziren bizitzera, Katekua baserrira. Han jarri zuten 1850. urtetik gaur arte martxan dagoen txokolate lantegia.