Datorren martitzenean, uztailaren 15ean, izango da bilera Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusian, 18:30ean hasita.
Bilboko zein Leioako (Bizkaia) unibertsitate publikoetara eta pribatuetara eguneroko autobus zerbitzua eskaintzen du elkarte horrek ikasleentzat eta langileentzat. Hain justu, zerbitzu horri buruzko azalpenak eta informazioa emango dituzte bileran. 2025/26 ikasturteko zerbitzuan interesa izan dezaketen guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Elkartea 2023an sortu zuten, Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetako zenbait udalerri Bizkaiko EHUren campusekin eta Deustuko Unibertsitatearekin lotzeko asmoz. Zehazki, Gipuzkoako erdigunea Deustu, Sarriko, Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Leioako campusekin lotzen du Ziztuk. Iaz, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Guztiok Mugituz saria jaso zuen elkarteak.
Informazio osoagoa Zizturen webgunean: www.ziztuelkartea.eus