Eibarkoak izan dira bederatzi, Mutrikukoak sei, Debakoak hiru eta Soraluzekoak bi. Gazteok urriaren 26an hasi zuten ikastaroaren atal teorikoa, eta praktikaldia bukatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.
Antolatzaileek ikastaroaren gaineko balorazio positiboa egin dute, eta izan duen "arrakasta" ikusita, datorren urtean ere eskainiko dute ikastaroa.
Hurrengo ikasturterako ikastaroa
Euskaraz izango da, eta parte hartu ahal izateko ikasleek 18 urte eginda izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2026ko ekainaren 30erako. Atal teorikoa 150 ordukoa izango da urritik maiatzera. Zapatuetan izango dira eskolak 09:30etik 18:30era, eta asteburu osoko hiru irteera egingo dituzte. Ikastaroaren prezioa 300 eurokoa da (Debabarrenean erroldatutakoentzat 150 eurokoa).
- Interesatuek irailaren 19rako eman beharko dute izena labur.eus/debabarrenabegirale helbidean. Informazio gehiagorako: 943 708 426.