SARETZEN

Jon Urzelai: "Kultura zentratzen da geroz eta gehiago hiriburu handietan, ekitaldi handietan, areto handietan, izar gutxirekin… eta horrek jende asko uzten du kanpoan"

GITB 2025ko eka. 20a, 10:01

Jon Urzelai fisikaria da, soziologoa eta oso musika-zalea. Su festak liburua argitaratu zuen 2023an, Euskal Herriko XXI. mendeko musika jaialdiak hizpide. 2024an, Euskadi Saria jaso zuen euskarazko saiakera kategorian. Musika jaialdiei buruz galdetu diogu, noski, baita Gaztetxeez, erakunde publikoen paperaz edo azkenaldian puri-purian dauden fomo eta sold out joerez.