EHZ festibalerako sarrerak zozkatuko ditu BARRENek

Barren 2025ko eka. 9a, 14:18

Ekainaren 27tik 29ra bitartean Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherean) ospatuko da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) musika jaialdia, eta BARRENek jaialdirako sarrera bikoitza zozkatuko du.

  • Zozketan parte hartzeko, eman datuak HEMEN

Parte hartzeko epea ekainaren 11n bukatuko da, 11:00etan, eta irabazlea 12:00etan jakinaraziko da lotura honetan bertan. Zorte on!

Bueltan da urtero ospatzen den Euskal Herria Zuzenean Festibala. Aurten, ekainaren 27tik 29era egingo da Arberatze - Zilhekoa (Nafarroa Beherea). Hiru egunetan makina bat talde arituko dira oholtza gainean (ikus programazio osoa)