Mendaroko Udalak 18.600 euroko dirulaguntza emango dio aurten elkarteari, BARREN aldizkariaren inguruko jarduerak gara ditzan. Elgoibarko Izarratik eskerrak eman dizkiote Mendaroko Udalari, BARREN komunikazioa proiektuari eskaintzen dion laguntzarengatik. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, euskara eta euskal kultura sustatzeko.