Bikustik taldeak kontzertua emango du Mendaron barikuan

Barren 2025ko mai. 28a, 15:25

Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaletak osatutako Bikustik taldeak kontzertua emango du barikuan, hilaren 30ean, Mendaron. Modu -eta leku- berezia aukeratu dute kontzertua iragartzeko.

Barikuan Mendaron, eta domekan Donostian joko du Bikustik-ek. Mendarokoa Uztargi tabernako terrazan izango da, 19:30ean. Donostiako kontzertua Sagueseko txiringitoan izango da, 18:00etan hasita.