Mendizaleak Toki-Alai aurreko aparkalekuan elkartu eta autoetan joan ziren Aiastia auzoraino. Ibilgailuak laga eta Iru-iturrirantz abiatu ziren oinez. Bidea lokaztuta topatu zuten arren, oztopo baino jolaserako aitzakia topatu zuten lokatzetan. "A ze gozatua txikienek hartu zutena lokatzetan belaunetaraino sartuta", azaldu dute. Iru-Iturritik Morkaikoko tontorreraino igo ziren eta hamaiketakoa egin zuten han, indarrak hartu eta beherako bideari ekin aurretik. Murkaikupe pilotalekuraino iritsi zirenean suziria bota zuten, irteerari amaiera emateko, Arno taldekoen ohitura berreskuratuz.
*Argazkiak: Arno Guraso Elkartea.