Elgoibarren eta Mendaron energia berdea sortzeko Ekiola proiektua laster da martxan

Barren 2025ko mar. 14a, 11:04

Elgoibarko eta Mendaroko Udalek lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2023ko urte hasieran Ekiola Energia Sustapenak S.L.rekin, bi herriotan plaka fotovoltaiko bidezko energia-kooperatiba bat bultzatzeko eta herritarrei beren herrian bertan ekoiztutako energia berdea eskuratzeko aukera emateko. 

Bi urte joan dira ordutik, baina bi udaletatik jakinarazi dute azkeneko fasean sartu dela proiektua, eta bideragarritasun fasea gaindituta, aurki izango dela martxan. Proiektua 600 bat familiarentzat bideratuta dago. 

Energiaren Euskal Erakundearen eta  Mondragon Korporazioko KREAN ingeniaritzaren arteko lankidetzaren emaitza da Ekiola. Kooperatiba ereduan oinarritzen da proiektua eta honako ezaugarriak ditu: 21.129 metro koadroko azalera, urtean 2MWPko xede potentzia, urtean 2.400 MWh-ko ekoizpenarekin, eta 2.000 panel.

Parte-hartzea hiru fasetan gauzatuko dute: lehenengo fasean Mendaro eta Elgoibarko herritarrek izango dute lehentasuna; bigarren fasean, Danobatgroup taldeko langileei zabalduko diete aukera; eta hirugarren fasean, instalazioaren inguruko 25 kilometroko eremuko bizilagun guztiek parte hartu ahal izango dute.

Lotura duten albisteak:

Berritutako teilatua, kanpoaldetik.