END plataforma formalki eratzeko batzarra egin dute

Barren 2025ko urt. 22a, 19:36

END plataforma formalki eratzeko batzarra, Arrate Kultur Elkartean. Argazkia lagatakoa.

Etxegabetasunaren arazoari konponbidea emateko asmoz sortutako END plataformak lehen batzarra egin zuen joan zen astean Eibarren, eta adierazi dutenez, bailarako elkarte desberdinetako kide ugari batu ziren bertan.

Besteak beste, gizarte-ekintzaren eremuko langileak, elkarte, sindikatu eta politikako kideak eta bereziki etxegatasunarekin kezkatuta dauden herritarrak elkartu ziren estreinako batzarrean.

Arduradunek azaldu dutenez, plataformaren jatorriaren laburpen txiki batekin hasi zuten bilera eta, jarraian, itxi berri den neguko dispositiboaren eta plataformaren azken mobilizazioei buruzko bideo batzuk proiektatu zituzten. Ondoren, elkartearen estatutuak aurkeztu ziren, onartu ahal izateko. Azkenik, plataformak emango dituen hurrengo urratsak zeintzuk diren azaldu zuten, baina horiei buruzko zehaztasunak hurrengo baterako laga zituzten.