Tokikomek, 78 euskarazko toki komunikabide batzen dituen taldeak, –tartean da BARREN Komunikazio Taldea– ohar bidez azaldu dutenez, "aspalditik" dabiltza "kezkatuta sare sozial korporatiboek hartu duten norabidearekin", eta uste dute "zerbait egiteko unea" dela: "X, Facebook, Instagram, TikTok, Youtube... sare horietan gero eta nabarmenagoak dira desinformazioa, eskuin muturreko interesen defentsa eta erabiltzaileen osasun mental eta fisikoaren gaineko kalteak, eta gaiztotze prozesu hori bizkortu egin da azken urtebetean".
Horregatik erabaki dute, hain zuzen ere, Mastodonera jauzi egitea. Haien hitzetan, "hainbat komunitate txikik osatutako sare bat da Mastodon, eta haren atzean ez dago "korporazio multinazional gaiztorik, bere helburu bakarra erabiltzaileen arteko komunikazioa sustatzea" delako: "Hala, Tokikomek tkm.eus zerbitzaria sortu du, Mastodon sareko zerbitzari bat, tokiko informazioan espezializatua, eta bertan ireki dugu kontua taldeko hainbat eta hainbat komunikabidek".
Hala, Mastodonera batu eta BARRENen kontua –@barren@tkm.eus– jarraitu nahi izanez gero, azaldu dutenez, Mastodoneko kontu batetik egitea da errazena:
- Dagoeneko Mastodon kontu bat baldin badaukazu, Mastodoneko bilaketa kutxan gure kontua sartu, eta berehala jarraitu ahalko duzu
- Oraindik ez baduzu, euskaraz funtzionatzen duten bi zerbitzari daude aukeran, eta haietan kontu berria irekitzea oso erraza da.
Hain zuzen ere, mastodon.eus eta mastodon.jalgi.com dira zerbitzari horiek. Lehena, mastodon.eus, 2018an sortu zuten, eta orduan azaldu zuten Mastodonek nola funtzionatzen duen. Ikusi HEMEN
Une honetan aktibatuta dauden TOKIKOMeko kanalak
- @barren@tkm.eus Barren, Elgoibar eta Mendaroko komunikabidea
- @plaentxia@tkm.eus Plaentxia, Soraluzeko komunikabidea
- @berriketan@tkm.eus Berriketan, Debako komunikabidea
- @drogetenitturri@tkm.eus Drogetenitturri, Ermuko komunikabidea
- @28kanala@tkm.eus 28 Kanala, Tolosaldeko Telebista
- @aiurri@tkm.eus Aiurri, Beterri-Buruntzako komunikabidea
- @anboto@tkm.eus Anboto, Durangaldeko komunikabidea
- @antxetairratia@tkm.eus Antxeta Irratia. Bidasoaldeko Irratia
- @antzuolagoiena@tkm.eus Antzuolako albisteak
- @arabakoalea@tkm.eus Arabako Alea, Arabako komunikabidea
- @aramaiogoiena@tkm.eus Aramaioko albisteak
- @aretxagoiena@tkm.eus Aretxabaletako albisteak
- @arrasategoiena@tkm.eus Arrasateko albisteak
- @azkoitiaguka@tkm.eus Azkoitia Guka
- @azpeitiaguka@tkm.eus Azpeitia Guka
- @bergaragoiena@tkm.eus Bergarako albisteak
- @bilbokouriola@tkm.eus Bilboko Uriola
- @elgetagoiena@tkm.eus Elgetako albisteak
- @eskogoiena@tkm.eus Eskoriatzako albisteak
- @euskalerriairratia@tkm.eus Euskalerria irratia, Iruñerria
- @gatzagagoiena@tkm.eus Gatzagako albisteak
- @geuria@tkm.eus Geuria, Hego Uribeko komunikabidea*
- @gitb@tkm.eus Goierriko Irrati Telebista
- @goiena@tkm.eus Debagoieneko komunikazio taldea
- @guaixe@tkm.eus Guaixe, Sakanako komunikabidea
- @guka@tkm.eus Urola-Kostako komunikabidea
- @hirukaeus@tkm.eus Uribe Kostako komunikabidea
- @kulturagoiena@tkm.eus Debagoieneko kultur albisteak
- @oinatigoiena@tkm.eus Oinatiko albisteak
- @orioguka@tkm.eus Orio Guka
- @tokikom@tkm.eus TOKIKOM, Toki komunikabideen bateragunea
- @ttipittapa_erran@tkm.eus Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eta Lapurdi hegoaldeko komunikabidea
- @zarautzguka@tkm.eus Zarautz Guka
- @zumaiaguka@tkm.eus Zumaia Guka