Deba eta Itziar batzen dituen N-634 errepideko 42. kilometroan lur-jausia izan zen atzo (abenduak 17) goizean eta, ondorioz, errepidea guztiz itxita geratu zen hainbat orduz, bi noranzkoetan.
Zuhaitzak moztu eta errepideko segurtasuna bermatu bitartean, errepidea itxita mantenduko zutela ohartarazi zuten Segurtasun sailetik. Eta ordu batzuk beranduago jakinarazi zutenez, 17:30ak aldera ireki zuten zirkulazioa bi noranzkoetan.