Segurtasun sailetik adierazi dutenez, lur asko erori da errepidera, baita zuhaitzak ere eta, ondorioz, noranzko biak itxita gelditu dira. Zuhaitzak moztu eta errepideko segurtasuna bermatu bitartean, errepidea itxita mantenduko dutela jakinarazi dute, eta Itziarrera joateko edota Debara iristeko hiru aukera desberdin daude:
- San Roke bidea (unean uneko pilaketak ari dira sortzen).
- Lastur bidea
- Elgoibarren AP-8 autobidea hartzea eta Itziarren irtetea (Lastur bidetik baino azkarragoa).
*Iturria eta argazkia: berriketan.eus