BABESTUTAKO EDUKIA

Amaia Arrieta Vallejo elgoibartarrak irabazi du Danobatgroupen lehiaketa

BABESTUTAKO EDUKIA 2024ko abe. 11a, 09:00

Idoia Bustinduy, Danobatgroupeko Euskara Batzordeko koordinatzailea eta Amaia Arrieta, saritua. Argazkia: DanobatGroup.

Amaia Arrieta Vallejo elgoibartarrak irabazi du Danobatgroupek Euskararen egunaren bueltan antolatutako lehiaketa eta saria: dastatze-menua Belaustegi Jatetxean.

Aurten ere, Danobatgroup Kooperatiba Taldeak lehiaketa antolatu du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, "Euskaraz izango gara" lelopean. Lehiaketa gizarte osoari eta bereziki, taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei zuzenduta egon da eta Amaia Arrieta Vallejo elgoibartarrak irabazi du saria: bi pertsonarentzako dastatze-menua Belaustegi Jatetxean.

Egunerokoa euskaraz izateko lanean

Orain dela 24 urtetik hona ari da kooperatiba talde hau bere egunerokoa euskaraz izateko lanean. Danobatgroupek harreman sare zabala du eta lanerako hizkuntza asko erabili eta kudeatzen ditu, baina Euskal Herriko lantegietako langileekin, hornitzaileekin, bezeroekin, ikastetxeekin eta administrazioekin euskara erabiltzeko erabakia hartua du. Horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak, lortutako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak eta 2025-2028ko plan estrategikoan jasotako erronkak.

"Euskaraz izango gara" da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean zein teknologia berrietan, besteak beste.