ELA sindikatuak jakitera eman duenez, Enpresa batzordeak "aho batez" erabaki du bost greba egun egitea, eta nabarmendu dute behargina guztien adostasunarekin ari protestak egiten. Avanzako Enpresa Batzordea 14 ordezkari sindikalek osatzen dute: ELAko seik, UGTko seik, LABeko batek eta AURRERA sindikatuko batek.
ELAk salatu duenez, azaroan ere greba egin arren, "enpresak ez du langile batzordearengana gerturatzeko asmorik erakutsi" eta horregatik jo dute berriro grebara.
Beharginek greba egunaren bezperako 22:00etan utziko diote lan egiteari, eta greba egunaren ondoren, goizaldeko 02:00ak arte luzatuko dute: hau da, biharko greba egunari, esate baterako, gaur ekingo diote 22:00etan, eta abenduaren 6ko 02:00etan amaituko da. Horixe izango da iragarri dituzten bost greba egunetarako funtzionamendua.
Mobilizazioak
Abenduaren 5
12:00 Manifestazioa Eibarren
16:00 Elkarretaratzea Gasteizko autobus geltokian
Abenduaren 9
11:00 Elkarretaratzea Donostiako autobus geltokian
11:30 Foru Aldundira irteera
12:00 Elkarretaratzea Foru Aldundian
Abenduaren 20
12:00 Elkarretaratzea Bilboko Autobus Geltokian
Abenduaren 21
12:00 Auto karabana Donostian
Abenduaren 22
12:00 Manifestazioa Arrasaten