Emakumeak soilik emakume izateagatik hlitzen dituztela salatu du, beste behin, mugimendu feministak. Sei dira aurten indarkeria matxistak Euskal Herrian hildako emakumeak. Leonor izan da azkena, 45 urteko emakumea. Bikotekide ohiak, 53 urteko gizonak, hil zuen joan zen astean, tiroz, Pasai Antxon. Emakumea tirokatu eta ihes egin zuen gero autoan eta Villabonako udaltzaingoaren bulegoan aurkeztu zuen gero bere burua, bikotekide ohia hil zuela aitortuta. Leonorrek erasotzailearen kontrako salaketa jarri zuen 2020an, indarkeria matxistagatik. Hark jarritako espedientea, baina, bi urte geroago itxi zuten, 2022an.
Elgoibarren eta Mendaron elkarretaratzeak egin zituten atzo iluntzean. Elgoibarkoa da azaleko argazkia, eta Mendarokoa behekoa. Indarkeria matxistaren kontra, tresnarik eraginkorrenak antolakuntza eta autodefentsa izango direla ohartarazi dute mugimendu feministatik eta gaia lehen lerrora eskatu dute berriro ere; ardura kolektiboari eusteko, Mendaron Tratu Onen Aldeko Taldekoek zabaldu zuten pankartak irakur daitekeen moduan.