Pasaiako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte arratsaldean

Barren 2024ko abe. 2a, 12:44

Pasaian gertatutako azken hilketa matxista salatzeko bilkura isilak egitera deitu dituzte herritarrak hainbat herritan; baita Mendaron zein Elgoibarren ere.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Kalegoen plazan. Mendaron ere egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan udaletxe aurrean, Tratu Onen Aldeko Taldeak deituta.

Indarkeria matxistak sei emakume hil ditu aurten Euskal Herrian. Paiasaiakoa izan da azkena. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez., Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen zapatuan Pasai Antxon, 45 urteko emakume bat —bikotekide ohia— suzko arma batekin hiltzea egotzita,. Autoan ihes egin eta gero, Villabonako Udaltzaingoaren bulegora aurkeztu zuen bere buruan gizonak. Bikotekide ohia hil zuela aitortu ostean atxilotu egin zuten.