BABESTUTAKO EDUKIA

Soraluzeko Blues Hotsak jaialdirako 24 sarrera zozketan

Babestutako edukia 2024ko aza. 13a, 15:00

Michele Denise 'Sugar Queen' kantari ipar amerikarrak azaroaren 24an eskainiko du kontzertua.

Blues Hotsak musika jaialdiaren VI. edizioa ospatuko da azaroaren 18tik 24ra bitarte Soraluzen. Besteren artean, hiru kontzertu nagusi izango dira: J.P. Bimenni, Santiago Auseron eta Sugar Queen. DKTk hiru kontzertu horietako bakoitzerako launa sarrera bikoitz ipini ditu zozkatzen, guztira 24. 

Har ezazu parte hiru kontzertu nagusienetarako sarreren zozketan:

J.P. BIMENNI & THE BLACK BELTS

Azaroak 22, barixakua

SANTIAGO AUSERON

Azaroak 23, zapatua

SUGAR QUEEN 

Azaroak 24, domeka

  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Herri Antzokia
  • Sarrerak: 12€, Iratxo gozodendan salgai
  • Zozketa: HEMEN.

Azaroaren 24an, goiz osorako plana

Antzokiko kontzertuez gain, aurten Blues Hotsak jaialdiak egitarau berezia prestatu du azaroaren 24 (domeka) goizerako. Goizeko 09:00etan, Debegesak antolatuta, Dolmenen Ibilbideko bisita gidatu berezi bat egingo da mendigainean (izen-ematea HEMEN).

Eguerdiko hamabietan hasita, berriz, herriko kaleetan "kontzertu gastronomikoak" eskainiko dituzte tabernen kolaborazioarekin eta herriaren erdiguneko lau gunetan kaletan lau talderen emanaldiak izango dira: The Fake Cousins, DJ Baltza, The Wilsons Organ Trio, eta La Blues Company. 

Egitaraua biribiltzeko, aurreko egunetan, liburu aurkezpena, film emanaldia eta Soraluzeko Musika Eskolako ikasleen kontzertua ere eskainiko dituzte.