'Txirristaka kantuz' jaialdia, bideoan

Barren 2024ko urr. 29a, 13:00

Txirriskatari eskainitako urtea izaten ari da aurtengoa Mendaron eta antolatu dituzten ekimenen artean, Txirristaka kantuz jaialdia egin zuten, barikuan, Goñati pilotalekuan.

Mutrikuko, Debako, Elgoibarko eta Mendaroko musika eskoletako 125 kidek parte hartu zuten barikuan Txirristaka kantuz jaialdian. Antonio Zabalak 1974an Auspoa bildumarako idatzi zuen Mendaro Txirristaka bertsolaria liburuko bertso-sortak kantatu zituzten. Kultur programa osatzeko antolatzaileek hasiera-hasieratik konplize izan duten Andoni Egaña bertsolariak 12 bertso-sorta eta beste horrenbeste doinu apartatu zituen Zabalaren liburutik eta sorta horientzako jantzi musikala sortu dute musika eskoletan, hiruna bertso-sorta hartuta bakoitzak. 
Antolatzaileek bideoan grabatu zuten jaialdia eta sarean zabaldu dute (Irudiak Ion Urbieta)

Lotura duten albisteak: