Udako Argazki Lehiaketa

Eman zure botoa Udako Argazki Lehiaketan

Barren 2024ko ira. 24a, 15:17

Amaitu da BARRENen Udako Argazkien Lehiaketan parte hartzeko epea. Guztira, 55 herritarrek hartu dute parte eta 150 argazki inguru bidali dituzte (bakoitzak bost bidal zitzakeen gehienez). Orain, publikoak bere gustukoena hautatzeko aukera izango du. Zein argazki gustatu zaizu gehien? 

Publikoaren saria izendatzeko irailaren 24tik 29ra bitartean egongo da botoa emateko aukera barren.eus-en

 

Emaitza, irailaren 30ean
Irabazleen izenak irailaren 30ean, astelehena, jakinaraziko ditugu barren.eus-en.

Bi sari egongo dira eta honela erabakiko dira irabazleak:

  1. Lehen saria izendatzeko epamahaia osatuko du BARREN herri komunikabideak. Epamahaikideek argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
  2. Publikoaren saria izendatzeko irailaren 24tik 29ra bitartean bozketa zabalduko da barren.eus-en. 

 

  • Epaimahaiaren saria:  Bi lagunentzako bazkari/afaria Gabi jatetxean (dastatze menua)
  • Publikoaren saria: Errigorako produktu sorta.