Emakume bat hil zuten atzo Bilbon, bere etxean eta Ertzaintzak haren bikotekidea atxilotu zuen ustezko hiltzaile moduan. Euskal Herrian aurten izan den hirugarren hilketa matxista izan da. Iaz lau emakume eta haur bat hil ziren Euskal Herrian indarkeria matxistarekin lotuta, eta 2003tik 122 izan dira indarkeria matxistak hildako emakumeak. Erreakzio ugari ekarri ditu azken hilketa honek, eta mobilizatzera deitu du Mugimendu Feministak.
Elgoibarren 19:00tan batuko dira Kalegoen plazan, eta Mendaron berriz, 20:00etan egingo dute elkarretaratzea, Herriko Enparantzan.