Hona argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkia non ateratakoa den.
Epeak eta argazkiak bidaltzeko moduak
- Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 23ra arte.
- Bidali posta elektronikoz barren@elgoibarkoizarra.eus helbidera edo whatsapp bidez 688 655 658 zenbakira.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Elgoibarren edo Mendaron jaio bizi edo lan egiten duen edozeinek parte hartu ahal izango du.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Argazkiek originalak eta beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok (sare sozialak salbu).
- Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
Epaimahaiaren eta publikoaren sariak
Bi sari egongo dira eta honela erabakiko dira irabazleak:
- Lehen saria izendatzeko epamahaia osatuko du BARREN herri komunikabideak. Epamahaikideek argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Publikoaren saria izendatzeko irailaren 24tik 29ra bitartean bozketa zabalduko da barren.eus-en.
- Irabazleak nortzuk diren urriaren 4an emango da aditzera, BARREN aldizkarian eta barren.eus-en.
- Jasotako argazkiak BARRENen artxiboan gordeko dira, eta, noizbait argitaratuz gero, egilearen izena adieraziko da.
- Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, BARRENek aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
SARIAK
- Epaimahaiaren saria: Bi lagunentzako bazkari/afaria Gabi jatetxean (dastatze menua)
- Publikoaren saria: Errigorako produktu sorta.