Aisialdiko begirale ikastaroa Debabarrenean

Barren 2024ko ira. 3a, 10:07

Debabarreneko udalek (Elgoibar, Mendaro, Soraluze, Eibar, Deba eta Mutriku) Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Gaztetxo Eskolarekin elkarlanean. Eskolak urritik ekainera bitartean izango dira, zapatuetan, Eibarren ala Elgoibarren. Izena emateko azkeneko eguna irailaren 20a da.

Ikastaroa euskaraz izango da, eta ikasleek gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2025eko ekainaren 30erako.

Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.

Ondorengoak izango dira ikastaroaren xehetasunak:

Iraupena:

Ikastaroaren atal teorikoa urriaren 26an hasiko da eta maiatzaren 10ean bukatu. Ondoren, bi tutoretza saio ere izango dira.

  • Atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroak asteburu osoko hiru irteera izango ditu.
  • Praktikak: era boluntarioan bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira.

Ordutegia:

  • Zapatuetan 09:30-18:30 (1:15 bazkaltzeko).
  • Asteburu osoko hiru irteera La Arboledara: Zapatuko 10:00etatik domekako 15:00etara.

Lekua:

Zapatuetako saioak Eibarren eta/edo Elgoibarren izango dira (izen-ematearen arabera).

Asteburu osoko irteerak, berriz, La Arboleda aterpetxean izango dira.

Prezioa:

Ikastaroaren prezioa 294,5 eurokoa da baina Debabarrenean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik, 147,25 €.

Izen-ematea: https://labur.eus/debabarrenabegirale

Informazio gehiago: 943 708 426

Izena emateko azken eguna:  Irailak 20