Elkarrizketa

"Gurasoak izan behar dira eredu eta bidelagun"

Ainhoa Andonegi 2024ko mai. 10a, 10:51

Nerabeen garrasia: osasun mentala aldaketa garaian liburuaren egilea da Telmo Lazkano (Zumaia, 1994). Maitane Ormazabal psikoterapeutarekin batera egin zuen lana, eta sakelako telefonoaren eta, oro har, pantailen erabilerak dituen arriskuez ohartarazi du liburuan.

Elgoibarko Amatau Mobila taldeak eskatuta, Udalak gurasoentzako formazioa antolatu zuen, eta herritar askok hartu zuten parte. Lazkano irakaslea eta dibulgatzailea da, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean ari da adikzio eta prebentziorako proiektu batean. Espainiako Ministerioak ere espazio digital seguruak sortzeko adituen mahai bat sortu du, eta hango kideetako bat ere bada. 

Pantailen erabileraz kezkatuta, guraso taldeak sortzen ari dira hainbat herritan, seme-alabei sakeleko telefonoa ematea atzeratzeko. Nola ikusten duzu talde hauen sorrera?  
Oso beharrezkoak dira talde hauek, eta funtzio oso garrantzitsua dute. Legeak etorriko direla uste dut hau dena arautzeko, baina askotan lege horiek beranduegi etortzen dira, eta tarte horretan gai hau txikitik handira jorratu beharra dago. Familiak elkartuta, eskolekin, eta udalekin ere ahal bada, gure eskura dauden gauza asko egin ditzakegu pantailen erabilera egokiagoaren alde eta gure txikien ongizatea hobetzeko. Azken hamarkada honetan argi geratu da smartphone-arekin dugun harremana ez dela sanoa, adikzio bilakatu da, eta horrekin batera gure adingabeen buru gaixotasunen eztanda bizi dugu. Gizarteak egoera honi erantzuteko beharra dauka. Gure txikiak ez dira arazoa, baizik eta arazoaren sintoma.   

Erakundeek gai hau legez arautzen ez duten bitartean, zer egin dezakegu gure adingabeei eremu digital seguruak eskaintzeko?  
Gai honetan beste herrialde batzuk gure aurretik doaz, eta haiei erreparatzea oso interesgarria da. Estatu Batuetan, esaterako, 50 estatu federaletatik 41ek Meta enpresa auziperatu dute, buru gaixotasunak sustatzen dituela eta adingabeen artean adikzioa sortzen duela arrazoituta. Beraiekin bat egin dute Seattle-eko eskola batek ere, Kanadako beste batek, New Yorkeko batek... Hor dagoeneko hasita daude erakundeak gai honi aurre egiten. Familien partetik ere, gauza asko ditugu egiteko. Lehenik eta behin, gertatzen ari denaren gaineko kontzientzia hartu behar dugu. Hemen ez dago ezer kasualitatez, baizik eta kausalitatez dago guztia, eta kausalitate horren atzean dagoen arrazoi nagusienetarikoa telefonoa goizegi erabiltzen hastea da. Ebidentziatan oinarritutako kontzientziazio sendoa behar dugu, eta horretarako garrantzitsua da informatzea, dela liburuak irakurriz edo formazioetan parte hartuz. 

Eta, behin kontzientzia hori lantzen dugunean, zein neurri hartzea gomendatzen duzu?
Kontzientzia hori hartuta, gure inguruan ditugun tresna eta baliabideak jarri behar ditugu martxan, gure txikiek sakelakoarekin harreman osasuntsu bat izan dezaten, eta lan horretan

Kontzientzia hori hartuta, gure inguruan ditugun tresna eta baliabideak jarri behar ditugu martxan, gure txikiek sakelakoarekin harreman osasuntsu bat izan dezaten, eta lan horretan gurasoak eredu eta bidelagun izan behar dira. Nerabeen garrasia: osasun mentala aldaketa garaian  liburua idatzi nuen arrisku hauez ohartarazteko, eta hainbat gaitan jartzen nuen fokua. Hasteko, adina errespetatzea. 12 urteko ume bati, nahiz eta munduan dagoen formaziorik onena eman, ez genizkioke Ferrari auto baten giltzak emango, ezta? Ba telefonoarekin gauza bera gertatzen da. Ez badute gaitasunik, ezin zaie eman horrelako tresna bat, beraien garapen emozionala ez dagoelako tresna hori modu arrazional batean erabiltzeko prestatuta. 
Kontuan izan behar dugu, baina, telefonoa erabiltzeko adina atzeratzeak ez duela ekarriko telefonoarekiko harreman osasuntsua, adina atzeratze hutsagatik. Formazio holistikoa behar dugu. Hausnartu beharra daukagu, esaterako, sare sozial hauek guztiek nola lortu duten horrelako dirutza egitea doakoak izanda. Aztertu behar dugu zein teknika psikologiko erabiltzen dituzten gu pantaila aurrean edukitzeko eta zein ondorio dituen horrek guztiak. Erabiltzeko baino laguntza  handiagoa behar dute gure txikiek hor atzean dagoen guztia ulertzeko. Erabilera oso intuitiboa da, eta horretan abilak dira umeak, baina atzetik dagoen guztia ez dute ikusten. Legedia ere aipatzen dut liburuan. Legedia arautzaile baten beharra dago, izan ere, gaur egun erantzukizun guztia erabiltzailearen gainean dago, eta ez enpresengan, eta erabiltzailea adin txikikoa den bitartean, ardura hori gurasoengan dago. Hori ez dakit zein unetan normalizatu dugun, zeren eta telebista edo irratiarekin ez dugu horrela jokatzen.  

Umeei telefonoa emateko adina atzeratzea aipatzen da behin eta berriro, baina zein adin izango litzateke egokia telefonoa emateko?
Adin zehatz bat esatea ez da erraza, baina gai hau autoen erabilerarekin konparatu daiteke, nahiz eta autoak ez daukan sare sozialek duten nortasunik. Ardatza jarri dugu ondo edo gaizki erabiltzean, baina eskuko telefonoaren gaian oinarri hori ez dakit oso zilegia den, izan ere oinarri hori hartuta ardura guztia erabiltzailearengan jartzen ari gara, eta teknologia produktu hauen benetako nortasuna hutsaltzen dugu; eta ez da teknologia neutro bat. Ez gara ari bizikleta nola erabiltzen den irakasten; ari gara pertsona bati laguntzen gaitasunak garatu ditzan zerbait oso adiktiboarekin harreman osasuntsu bat izateko. Eta gaitasunak garatu gabe baditu, ez da erabiltzailea izango, baizik eta erabilia, eta ondorio larriak jasango ditu: atentzioa jartzeko arazoak, buruko gaixotasunak... Hor sortzen dira gero gurasoen frustrazioak, askotan saiatzen garelako 12 urteko ume baten gaitasunak garatzen eta ez dugulako lortzen. Teknologia oso adiktiboa jartzen ari gara gaitasunik ez duen umearen eskura. Eta hau mundu mailako arazoa da. Kontraesana dirudi, baina familia kalteberetan ematen da produktu hauen kontsumorik handiena. Batez beste, egunean bost orduz erabiltzen dute sakelako telefonoa familia horietan, eta aldiz, produktu hauek saltzen dituzten enpresetako familietako umeek ez dituzte minutu batez ere erabiltzen, 16 urte izan arte. Horrek zer pentsatua ematen du. 

Autoa ere erreminta oso potentea da eta gure bizimodua erraztu du zentzun askotan, baina aldi berean, heriotza asko eragin ditu, eta horregatik 18 urtera arte ezin da gidabaimenik eskuratu. Formazio baten ondoren eta heldutasunera iritsitakoan ateratzen dugu gidabaimena, eta hala ere, hildakoak egoten dira. Horregatik ez ditugu autoak kenduko, baina auto seguruagoak eskatu ditugu eta segurtasun neurriak hartu dira. Sare sozialak geratzeko etorri dira, eta tresna oso erabilgarriak izan daitezke ezagutza eta erabiltzeko gaitasuna dugunean, baina ordura arte oso arriskutsuak dira. Adina errespetatu egin behar da, baina horrez gain, behar ditugu tresna seguruagoak eta formazioa. 14-16 urte bitartean badute gaitasuna ulertzeko zer dagoen pantailaren atzean eta horrek guztiak izan ditzakeen ondorioak, beraz, adin horretan formazioa eman daiteke, eta erabilera didaktikoa egin, gurasoen telefonoa erabilita. 16 urterekin eman dakieke beren telefonoa, baina beti ere bidegalun bat jarrita, eta kontratu edo arau batzuk zehaztuta. 16-18 urte bitartean praktikaldi moduko bat egin daiteke, eta 18 urterekin bakarrik moldatu daitezke, euren direlako egiten dutenaren erantzule. 

Ziberjasarpen kasuak ere %38 handitu direla argitaratu berri du Jaurlaritzak. 
Mugikorrak ditugunetik ziberjasarpena izugarri zabaldu da, eta hori da adingabeen artean suizidiorako kausa nagusia; batez ere, 16 urteren bueltan ematen dira. Buruko gaixotasun kasuek ere  nabarmen egin dute gora, eta korrelazio estua dute eskuko telefonoaren erabilerarekin.  Eskoletatik lagundu dezakegu gai honetan ere, nahiz eta ardura gehiena familian egon. Hezkuntza Sistemak dio norbanako konpetenteak sortu behar ditugula gizartean bizirauteko, eta gizartea digitalizatua dagoen heinean, konpetentzia digitalean garatu behar ditugu txikiak. Iruditzen zait hor eskolak asko egin dezakeela, baina ahaztu gabe erantzukizun handiena etxean dutela. 

Beste gai bat da hezkuntzaren digitalizazioa. 2009-2012. urteen inguruan hasi ginen EAEko eskoletan Eskola 2.0 programarekin Europarekin bat eginez, eta PISA txostenaren arabera, gure ikasleen maila kognitiboa jaitsi egin da, bereziki irakur ahalmenean eta matematiketan. Horrek lotura estua du hezkuntzaren digitalizazioarekin. Mateo efektua aipatzen dute kasu honetan. Efektu horrek esan nahi du tresna bat oso eraginkorra izan daitekeela pertsona batzuentzat, baina kaltegarria beste batzuentzat. Adibidez, kalkulagailu zientifiko bat matematikari batentzat oso erabilgarria da, baina batuketak eskuz egiten ez dakienari kalkulagailua emateak dependentzia sortzen du eta ez dio balioko batuketak egiten ikasteko. Gauza bera ordenagailuarekin: kazetari batentzat oso eraginkorra da bere testuak sortzeko, baina eskuz idazten ez dakienari boligrafoa eman beharrean teklatua ematen badiogu, oinarrizko garapenak oztopatzen ari gara. Lehen Hezkuntzan lortzen dira oinarrizko gaitasun horiek, eta adin horietan teknologia erabiltzeak neurri batean gaitasun horien garapena oztopatzen du. Ez dago ebidentziarik teknologiak balio erantsirik ematen duenik hezkuntzan, eta aldiz, arreta jartzeari kalte egiten dio. Batuketa bat ondo egiteagatik musika, argiak eta puxikak agertzen bazaizkio umeari, gero ezingo diogu irakatsi zuri-beltzeko liburu bat irakurtzen. Berriz diot: teknologia hauek guztiak saltzen dituzten enpresetako nagusien seme-alabak joaten diren eskoletan ez dute teknologiarik erabiltzen. 0-6 urteen artean garuna oso flexiblea da, eta garun hori estimulatzen den moduak zerikusi handia izango du etorkizunean. Gu geu ere astebetez bideoak ikusten egongo bagina, kosta egingo litzaiguke gero liburu bat irakurtzea, baina umetan hori landu dugunez, egin dezakegu atzera, atentzio gaitasuna landuta dugulako. Hori behar den momentuan garatzen ez bada, gero zaila izango du ikasten. 

Nik uste dut Hezkuntzak ebidentzia akademikoan oinarritu behar  duela, eta ez da nahikoa esatea kalterik ez dakarrela pantailaren erabilerak. Nire ustez, balio erantsi bat eman behar du, eta hori demostratzen ez den bitartean, alboratu egin beharko lirateke gailuak. Konpetentzia digitala garatu behar dute, bai, baina horrek ez du esan nahi ikasgai guztiak teknologia digitalaren bidez ikasi behar dituztenik. Lehen Hezkuntzatik teknologia alboratu egin behar da, eta oso momentu puntualetan bakarrik erabili. Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan ere oraindik ikasketa analogikoa lehenetsi beharko litzateke, eta bigarren zikloan teknologiaren erabilera gehitu. Demostratuta dago pantailak distrakzioa areagotzen duela, eta distraituta dagoen umeak ez du ikasten.