2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Imanol Pradales (EAJ): "Guk badakigu zer den herritar guztientzat gobernatzea eta etorkizunerako proiektu berri bat dugu"

Txomin Madina (Goiena) 2024ko api. 12a, 10:10

Txomin Madina Goienako kazetariak Eusko Legebiltzarrerako lehendakarigaiak eta hautagaiak elkarrizketatu ditu, eta haiei egindako elkarrizketak ikusgai izango dira egunotan Debabarreneko Komunikabideen Taldeko webguneetan, tartean barren.eus-en. EAJko Imanol Pradales lehendakarigaia da lehen elkarrizketatua.

Gerturatzen ari da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen data, apirilaren 21a, eta Gipuzkoako euskarazko tokiko telebisten elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko, tartean lehendakarigaiei eta alderdietako hautagaiei egindako elkarrizketak.

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia, Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia, Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua, Miren Etxebeste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako bigarren hautagaia eta Andeka Larrea Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua elkarrizketatu ditu Txomin Madina Goienako kazetariak. Hain justu, Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari eginiko elkarrizketa da aurrenekoa.

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Pradales, Otxandiano, Itxaso, Echeveste eta Larrea. Irudiak: Goiena