Euskal Estatistika Erakundeak, Eustatek, jakinarazi duenez, %42,1ekoa da enpresa berritzaileen ehunekoa Debagoienean eta %39,7koa Debabarrenan. %35,4koa da bataz bestekoa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta honako eskualdeak daude batez besteko horren gainetik: Goierri (%38,9), Urola Kosta (%36,9), Tolosaldea (%36,7), Donostialdea (%36,2), Bilbo Handia (%35,6) eta Plentzia-Mungia eta Durangaldea (%35,4).
Batez bestekotik behera, berriz, honako hauek daude: Arabako Errioxa, Araban (%29,5); Enkarterriak, Bizkaian (%32) eta Bidasoa Beherea, Gipuzkoan (%34,6).
Hiriburuetan, Donostia nagusi
Hiriburuetako datiuei erreparatuta, 2022. urtean Donostian zegoen 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaile kopuru handiena, enpresen %37 ehunekoetara ekarrita. Bilbok %35,7a zuen eta Gasteizek %32,1a.
Balio absolutuetako berrikuntza-jardueretako gastuari dagokionez, 10 langile edo gehiagoko enpresetan, kopuru nagusiak hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeetan kontzentratzen dira. Hala ere, kontzentrazio-maila desberdina da, bereziki Gipuzkoan. Hala, Araban nola Bizkaian, hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeek (Arabako Lautada eta Bilbo Handia, hurrenez hurren) lurraldearen gastuaren %90,8 eta %85,2 hartzen dute; Gipuzkoan, berriz, proportzio hori txikiagoa da, eta Donostialdeak berrikuntzako gastu osoaren %49,9 hartzen du.
Araban 444,9 milioiko gastutik 403,9 Arabako Lautadan daude eta Bizkaian 1.474,4 milioitik 1.255,7 Bilbo Handian. Gipuzkoan, ordea, proportzio hori jaitsi egin da: lurraldeko 952,5 milioietatik 474,9 milioi Donostialdekoak dira. Aipatzekoak dira, halaber, 100 milioitik gorako gastuarekin Debagoiena (159,5 milioi) eta Goierri (149,1 milioi), biak Gipuzkoan.
Hiriburuek, bestalde, 399,4 milioi euroko gastua izan dute jarduera berritzaileetan Gasteizen, 384,4 milioikoa Donostian eta 343,2 milioikoa Bilbon, hau da, beren lurraldeko gastuaren %89,8, %40,4 eta %23,3, hurrenez hurren.
Iturria: Eustat