Autobideko 63. kilometroan gertatu da istripua, Mendaro eta Elgoibar arteko mugan, Plaza auzoaren parean. Errei bat itxi dute eta ondorioz, bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertaeraren nondik norakoak argitzeko.