Odol ateratzeak egingo dituzte barikuan, Elgoibarren, eta hurrengo barikuan, Mendaron

Barren 2024ko mar. 5a, 19:54

Odol ateratzeak egingo dituzte datozen egunetan Elgoibarren zein Mendaron.

Jubilatuen biltokian egingo dituzte martxoaren 8an odol ateratzeak Elgoibarren, eta txanda hartu beharko da, eguaztenetik aurrera 623 328 408 telefono zenbakira deituta.  
Mendaron, hilaren 15ean egingo dituzte odol ateratzeak. Txanda eskatzeko 634 073 498 telefonora deitu behar da datorren asteko eguazten edo egunean 11:00etatik aurrera.