Milaka emakumek hartu zituzten atzo Donostiako kaleak, eta eguraldi bustiari eta hotzari aurre eginez, giro onez eta aldarrikapenez bete zituzten kaleak. Guztira 4.443k amaitu zuten 5 kilometroko lasterketa; iazkoan 4.991 izan ziren. Elgoibartik eta Mendarotik ere joan ziren antxitxikariak: 31 Elgoibartik eta 9 Mendarotik. Aurreko urtean baino gehiago, 22 izan baitziren iazkoan.
Maria Lasa Galarraga irurarrra izan zen proba amaitzen azkarrena, 17 minutu eta hogei segundoko denborarekin. Nerea Egia Larrinaga izan zen bigarrena eta Itziar Ibarbia Urrutia hirugarrena. Gazte kategorian Lasa Galarraga bera izan zen irabazlea, eta era berean, helduen kategorian, Ibarbia Urrutia gailendu zen. 60 urtetik gorakoen kategorian, Ana Lopez izan zen lehenengoa. Talde handienaren saria Jakintza ikastolak eraman zuen, 180 partaiderekin; Debako gaztelekuko taldea izan zen bigarren talde handiena eta Ondarroako Etxelila Aringaingane taldea hirugarrena.
Emakume batzuek martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren harira antolatu zuten estreinakooz Lilatoia, 1990ean. Urteroko manifestazioaz gain, "beste zerbait" egin nahi zuten. Garai hartan leku itxietan bai, baina kirola kalean egitera ez zen emakume gehiegi animatzen: hori haustea zen helburua, eta baita emakumeek espazio publikoa hartzea ere. 115 emakume inguruk parte hartu zuten orduko hartan.
Hona elgoibartarren eta mendaroarren emaitzak:
Elgoibartarren emaitzak:
- 85. postua ARIZNABARRETA ATXA, IONE 0:24:12
- 86. BERISTAIN ARIZNABARRETA, HAIZEA 0:24:12
- 182 SANZ AVILA, NEREA 0:26:02
- 849 EGAÑA PAGOAGA, IRATI 0:31:57
- 1062 ALTZERREKA ODRIOZOLA, OLATZ 0:33:00
- 1063 MUNIN ANSOLA, ENARA 0:33:00
- 1064 ARNEDO ZAMORANO, NEREA 0:33:00
- 1421 EGAÑA PAGOAGA, ALAITZ 0:34:18
- 1423 ETXEBERRIA ARANGUENA, AROA 0:34:18
- 1425 ELUSTONDL MATEO, MIRIAN 0:34:18
- 1427 URZAINKI ZABALA, LEIRE 0:34:18
- 1543 TEJERO SAN MARTIN, MAITANE 0:34:37
- 2043 IRUSTA ARRIZABALAGA, ELORRI 0:36:07
- 2046 REVUELTA GARCIA, NURIA 0:36:08
- 2047 URAIN MIRANDA, LARA 0:36:08
- 2050 GURRUTXAGA URANGA, MAIALEN 0:36:09
- 2054 MIGUEZ PEREZ, NORA 0:36:09
- 2447 BERZOSA UNAMUNO, MIREN 0:37:43
- 3353 ALDAZABAL JUARISTI, MIRYAM 0:39:46
- 3470 DE LA LAMA LÓPEZ, PILAR 0:40:05
- 3641 FERNANDEZ ROMERO, MAPI 0:40:25
- 3644 ARRIOLA SETIEN, MARIAN 0:40:25
- 3645 RODRIGUEZ ARRIOLA, NAGORE 0:40:25
- 3697 URTUBIA GARATE, IZARO 0:40:29
- 3801 ALCORTA LEYARISTI, SAIOA 0:40:45
- 3806 POLO TUDANCA, LOINAZ 0:40:46
- 4219 CUENDE MAESO, NEREA 0:42:04
- 4610 MARBAN LOZANO, BEGOÑA 0:43:59
- 4618 ELORZA GOROSTIOLA, IZASKUN 0:44:01
- 4619 REJA HERNÁNDEZ, VIRGINIA 0:44:01
- 2163 FERNÁNDEZ DE LA LAMA, ANA 0:45:06
Mendaroareen emaitzak:
- 280. postua DE LA IGLESIA MIGUEL, ALAZNE 0:27:29
- 285 BASTIDA LONGARTE, MARIA 0:27:30
- 1112 GARATE SUINAGA, CRISTINA 0:33:12
- 1911 MENDOZA LOPEZ, SONIA 0:35:36
- 3099 LOIOLA BENGOETXEA, IZASKUN 0:39:13
- 3104 URBIETA ULACIA, OLATZ 0:39:13
- 3107 EIZAGUIRRE JAUREGUI, NAIARA 0:39:14
- 4678 ESNAOLA REAL, JUNE 0:44:55
- 4688 REAL JUEZ, ITXASO 0:45:12
Hona zenbait elgoibartar eta mendaroarrek helarazi dizkiguten argazkiak: