Gazteenak eta zaharrenak mozorrotu ziren atzokoan, batik bat. Herri Eskolakoek inauterietako jaialdia egin zuten ikastetxeko patioan eta ikasleak prestatuta zituzten koreografiak dantza egitera irten ziren, ikasturteka banatuta, etxekoen aurrera.
Kaleko ekitaldiak pailazoen emanaldiekin hasi ziren. Potx eta Lotx pailazo oñatiarrak 'Aireportuan' ikuskizuna eman zuten Mendaron eta Kiki, Koko eta Moko pailazoek 'Bizibizi zirkua' ikuskizuna antzeztu zuten Maalako parkean.
Mendaron sardinaren hileta antzeztu zuten herritarrek jarri zuten inauteri giroa kalean eta Elgoibarren Mauxitxa txarangakoek piztu zuten festa. Eta noski, erraldoien eta buruhandien kalejirak. Um,eek bakarrik ez, zaharrenek ere ederki gozatu zuten mozorro festaz, Jubilatuen Biltokian egin zuten dantzaldian.