Martxoaren 20an iritsiko da Korrika Elgoibarrera, Soraluzetik, eta Elgoibar gurutzatu ostean Mendarorako bidea hartuko du. Mendaron ere herri barrura sartuko da oraingoan. 12:00etan batuko dira herritarrak Santa Ana kaleko errotondan, Mauxitxak girotuta eta Elgoibarrera 12:09ak aldera ailegatuko da Korrika. Mendarora 12.55ak aldera iristea dute aurreikusita.