Badira erreleboa eman dutenak ere Elgoibarren, eta horietako bi adibidetan jarri du lupa aste honetan BARRENek: Sara Arriola eta Ane San Martin gazteak.
Sara Arriolak (Elgoibar, 1997) hartuko du Pitxintxu liburu eta opari denda. Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailetik edota C.D. Elgoibartik ezagutuko duzue askok, ibilbide luzea egin duelako bietan eta bere izateko eta egiteko moduagatik pertsona eredugarria izan delako bietan. Orain, baina, erronka berri bati heldu dio: 45 urteren ondoren Elgoibarren eta inguruotan erreferentziazkoa bihurtu den dendarieustea eta bizi berri bat ematea.
- Irakurri Sara Arriolari eginiko elkarrizketa -PDF-
Orain dela 24 urte zabaldu zuen Gemma Monreal margolariak estudioa, eta azken 11 urteotan margo-eskolak ematen jardun du. 62 urte ditu, eta margotzen jarraituko duen arren, eskolak emateari lagako dio. Monrealen ikasle izandako Ane San Martin gazteak hartuko du lekukoa, eta Ane Arte Tailerra zabalduko du irailean. Ikasle izan zena hasiko da, beraz, irakasle lanetan.
- Irakurri Ane San Martini eginiko elkarrizketa -PDF-