240 plaka fotovoltaiko jarri dituzte kiroldegian energia aurrezteko

Barren.eus 2023ko eka. 15a, 09:29

Bukatu dute Olaizaga kiroldegiko teilatuan plaka fotovoltaiko jartzeko proiektua. Bi fase izan ditu proiektuak: martxotik maiatzera bitartean 140 plaka jarri zituzten, eta maiatzetik ekainera bitartean beste ehun.

Egindako inbertsioa 121.000 eurokoa izan da. 240 modulu dira, beraz, guztira (109 KWp), 50kw-ko bi inbertitzailek kudeatuak. Udaletik jakinarazi dutenez, Olaizaga Kiroldegiko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak urtean 67.682 kWh (% 27) aurreztuko ditu; 10.275 euro inguru urteko. Horretarako, sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten sistema elektrikoan integratuko da, soberakinak konpentsatuta eta 100 kw-ko potentzia instalatuta.

2023 06 15 eguzki plakak olaizaga teilatua elgoibar udala 2

∞Lotura duten albisteak: