Greba mugagabea hasi dute Tratamientos Intxaustiko beharginek

Barren.eus 2016ko mar. 16a, 11:02

Greba mugagabea hasi dute gaur, hilak 16, Elgoibarko Intxausti Tratamientos Superficiales S.A. enpresako beharginek. 

Lab sindikatuak jakinarazi duenez, lan baldintzak hobetzeko asmoz hasi dute greba mugagabea Tratamientos Intxausti enpresako langileek. Besteak beste, honakoak dira langileek eskaerak: soldata igoerak, ezintasun iragankorragatiko bajen osagarriak eta hobekuntzak lan osasun alorrean. Aurrekoez gainera, langileen eskubideak blindatzeko klausula bereziak eskatzen dituzte, lan erreformak langileei ekarri dizkien eskubide urraketak gainditzeko. Klausula horiek Gipuzkoako metaleko hitzarmenari lotuta egotea ere eskatzen dute. 

Lantoki honetako behargiñek iaz ere egin zuten greba mugagabea, urte sasoi honetan. Lau egun greban eman eta gero akordioa lortu zuten enpresako zuzendaritzarekin.

•Kontzentrazioak egingo dituzte egunero

Gaur hasita, eta grebak irauten duen bitartean, egunero kontzentrazioak egingo dituzte enpresaren aurrean, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Arriaga industriagunean dago Metalgintza sektorean diharduen Tratamientos Intxausti enpresa eta 13 langile ditu.

2016 03 16 greba intxausti