Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 05 aizu ostalariak elgoibar ordezkaritza benat alAizu! Elgoibarko ostalaritza elkarteari 20.000 euroko dirulaguntza eman dio Udalak, herriko ostalaritza dinamizatzeko hainbat ekintza gauzatzeko.

Bi aldeen arteko akordioa dirulaguntza izendun baten bidez gauzatuko dela argitu dute Elgoibarko Udaletik, eta Aizu! elkarteak sektorea dinamizatzeko hainbat ekintza egin beharko ditu aurten, hitzarmenean jasota dagoenez, besteak beste, elkartegintza sustatzea, herriko ostalaritzaren irudi bateratu eta erakargarria sustatzea, bezeroa deskontu, berehalako sari, puntuen katalogo eta zozketen bidezko kanpainen bidez leialtzea, edo inguruko herrietatik jendea erakartzen saiatzea, "bezeroek udalerri handiagoetara ihes egin ez dezaten".

Udaleko arduradunek adierazi dute tokiko enpresa-sarearen alde lan egiten jarraitzeko duten asmoa “irmoa” dela: “Udalak tokiko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta negozioen aldeko babesa mantentzen du, eta harreman estua du Aizu!rekin, elkarteekin eta tokiko enpresariekin, kezkak eta ideiak trukatzeko eta tokiko oinarri ekonomikoa indartzeko egungo eta etorkizuneko erronken aurrean”.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza