Elgoibarren erosteak saria du ginkana jarri zuen martxan Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteak, maiatzaren 2an. Kanpainari atxikitako saltokietan kartilla bat egon da bezeroen eskura eta kartilla horrek sei hutsune edo koadrante zituen. Erosketa bat egiten zuten aldiro, zigilu bat jartzen zion saltzaileak kartillari, eta hala osatu behar zuten, baina hori bai, zigilu guztiak ezberdinak izan behar ziren: hau da, ez zuen balio erosketa guztiak denda berean egiteak. Kartilla hori osatu dutenek izan dute zozketan parte hartzeko aukera, kanpainaren leloa betez, Elgoibarren erosteak saria duela, alegia.
Honako hauek izan dira sarituak:
- 1.000 euro Maria Asunción Jubete
- 200 euro Jose Mari Mendizabal
- 200 euro Leire Mandaluniz
- 200 euro Isabel Casado
- 200 euro Begoña Lopez
- 200 euro Elene Fernandez
- 200 euro Ainhoa Dorado
- 200 euro Maria Boyer
- 200 euro Nora Anton de la Horra
- 200 euro Agurtzane Astigarraga
- 200 euro Maria Angeles Zabala
- 200 euro Ane Muro
- 200 euro Begoña Izaguirre
- 200 euro Felisa Iranzo
- 200 euro Isabel Bermejo
- 200 euro Aian Barrenetxea
- 200 euro Mertxe Lopez
- 200 euro Olatz Oñederra
- 200 euro Mari Carmen Arizaga
- 200 euro Maria Angeles Sanchez
- 200 euro Edurne Galdos
Zozketaren unea euren sare sozialetan esegi dute Txankakuakoek: