Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan lan egiten duten BPXport enpresako sorosle eta monitoreek greba mugagabea hasi zuten joan den apirilaren 22an. Orain, euren lan gatazkari irtenbidea ematearen aldeko herritarren 1.000 sinadura aurkeztu dituzte udaletxean, eta enpresarekin duten lan gatazkan irtenbidea bilatzeko eskatu diote Udal gobernuari eta patronatuari; eta baita Udalak jarri duen dirua non gelditu den argitzeko ere.