Baserriko produktuak eta zenbait artisau lan erosteko aukera izango da Kalebarren plazan, 09:00etatik 14:00etara bitartean, eta 11:00etatik aurrera Elgoibarko Atabal Danborrada Elkarteak, Elgoibarko baserrietako eta harategietako produktuekin eginiko pintxoak salduko ditu Kalebarren plazan. Aurrekoez gain, 12:00etatik 14:00etara, haurrentzako tailerrak ere izango dira, eta eguerditik atzera, ganadu erakusketa ere bai, Kalebarrenen.