Elgoibarko kiroldegiko beharginak protestan irten dira berriro plazara

Barren.eus 2023ko mai. 8a, 10:40

Joan den apirilaren 22az geroztik greba mugagabean daude Elgoibarko Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan lan egiten duten langileak, eta barikuan, elkarretaratzea egin zuten berriro Kalegoen plazan.

Udal Kirol Patronatuak azpikontratatutako BPXport enpresarentzat ari dira lanean eta azkeneko 11 urteetan ez dietela soldatarik igo salatzen dute. Are, salatu dute 2012an %10 jaitsi zizkietela soldatak, ustez behin behinean, baina gerora mantendu egin dietela murrizketa hori. Langileen esanetan, enpresak 2012an galdu zuten soldataren %10 hori berreskuratzea eskaintzen die, baina KPIa eta soldatak eguneratzea eskatzen dute eurek.
 
∞Lotura duten albisteak:

Arg.: ELA