5.000 euro banatuko ditu Txankakuak 'Elgoibarren erosteak saria du' kanpainaren barruan

Barren.eus 2023ko api. 27a, 14:24

Elgoibarren erosteak saria du ginkana hasiko du Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteak, maiatzaren 2an, martitzenean. Eta kanpaina horren barruan, 5.000 euro banatuko ditu erosketa bonoetan: 1.000 euroko sari handi bat eta 200 euroko hogei sari.

Kanpainari atxikitako saltokietan kartilla bat jarriko dute bezeroen eskura eta kartilla horrek sei hutsune edo koadrante izango ditu. Erosketa bat egiten duen aldiro, zigilu bat jarriko dio saltzaileak eta hala osatu beharko du kartilla, baina zigilu guztiak ezberdinak izan beharko dira: hau da, ez du balioko erosketa guztiak denda berean egitea. Kartilla osatuta duenean, kanpainara batutako dendetako batean laga beharko du, bere izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta (kartilla bat baino gehiago betetzeko aukera izango da).

Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 26a izango da eta zozketa maiatzaren 30ean egingo dute. Hona parte hartuko duten zerbitzu eta saltokien zerrenda:

2023 04 27 txankakua ginkana parte hartzaileak zerrenda