Nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoak egingo dituzte asteon Mendaron eta Elgoibarren

Barren.eus 2023ko api. 25a, 09:42

Gainerako ibilgailuek moduan, nekazaritzako ibilgailuek ere aldizkako azterketa teknikoak egin behar dituzte; beraz, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra azterketa teknikoak egiten ari da bailarako hainbat herritan.

Bergarako IAT/ITV zentroa kudeatzen duen Ita Asua enpresako teknikariek apirilaren 25tik maiatzaren 9ra egingo dituzte eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak. Mendaron, gaur, hilak 25, egingo dute, 12:00etatik aurrera, Li-Li parean.

Elgoibarren, berriz, eguenean (apirilak 27) egingo dute azterketa teknikoa, 9:00etatik aurrera, Mintxetako aparkalekuan.

Kontuan izan Unitate Mugikorra egun eta toki horietan bakarrik egongo dela.